XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. NOLAKOA DA BEHIA?

1 Behiaren gorputza

Behia ornodun animalia da.

Buruan bi adar ditu, defendatzeko erabiltzen dituenak.

Begiek ez dute aurrerantz begiratzen, alboetara baizik.

Zeharreko ikusmena du.

Gorputza ilez estalia dauka eta errapea deituriko diti handi batzuk ditu.

Behiaren hankak bi hatz ditu, eta hauei apatxa deiken zaie.

Horregatik dira behiak animalia apaxdunak.

2 Nola jaiotzen dira behiak?

Behiaren eta zezenaren kumeari txahala deitzen zaio.

Jaio aurretik amaren sabelean bederatzi hilabete ematen dute garatzen.

Behia bizierrulea da.

Txahalei amak ditia ematen die.

Beraz, behia ugaztuna da.

3 Zer jaten du behiak?

Behia belarjalea da, hau da, belarra eta antzekoak jaten ditu.

Behiaren masail-hezurrak belarra erraz mozteko eginak daude.

Belarra txikitzeko hagin indartsu batzuk ere baditu.

Behiak animalia hausnartzaileak dira.

Hausnartzaileek urdaila lau zatitan banatuta izaten dute: sabela, saretxoa, isurtegi-zuloa eta piltzoa.

Hanka

Apatxez inguratutako bi hatz duten animaliei apaxdunak deitzen zaie.

Hausnartzaileen digestioa.

Hausnartzaileen urdaila lau zatitan banatzen da: sabela, saretxoa, isurtegizuloa eta piltzoa.

Ahotik sartzen duen jatekoa sabelera doa, hemendik saretxora pasatzen da eta berriz ere ahora bueltatzen da.

Ahoan, animaliak jatekoa txiki-txiki egiten du.

Azkenik, hausnartzaileak betirako digerituko duen jatekoa berriz ere irensten du.

1 eta 2 ARIKETAK

1. Ikusi behiaren atzeko hankak: Non lekutuko zenituzke belauna eta orkatila?

2. Marraztu behi bat eta seinalatu honako atal hauek: burua, errapea, hankak, apatxak, adarrak, buztana, ahoa, belarriak, sudurra eta bizkarra.

3. Zergatik da behia bizierrulea eta ugaztuna?